80 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Aiarako Suhiltzaileek Aretan

Aitor Aspuru Saez 2022ko martxoaren 7a

7. solairuan izan da erreskatea. / Aiarako Suhiltzaileak

Gizonezkoak zorabioa izan du etxe barruan eta ezin zen mugitu. Larrialdi zerbitzuko profesionalak balkoitik sartu dira bere etxean.

80 urteko gizonezkoa erreskatatu dute gaur Aiarako Suhiltzaileek Aretako 'etxe arrosa' deituriko eraikinean. Antza, gizonezkoak zorabioa izan du gaueko ordu txikitan eta mugitu ezinik geratu da. 

Etxeko atea itxita zegoenez, Aiarako Suhiltzaileak alboko etxebizitzan sartu dira eta, handik, balkoi batetik bestera igaro dira, 7. solairuan. Behin gizonezkoaren balkoian, atea hautsi dute eta barrura sartu dira.

Ezbeharra izan duen pertsona topatu dute, bertan eta berak azaldu die gertatutakoa. Gero, anbulantzia bateko osasun langileei ireki diete atea eta euren esku utzi dute egoera. Anbulantziak Galdakaoko ospitalera eraman du gizona.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide