AIARALDEA HEMEN

Borroka feminista, Aiaraldea Hemen hamabostekariko zenbaki berriko protagonista

Erredakzioa 2022ko mar. 9a, 12:02

Martxoaren 8ko mobilizazioak dira hamabostekariko protagonistak. / Aiaraldea.eus

Honez gero, kalean da Aiaraldea Hemen agerkariaren zenbaki berria. Martxoaren 8ko kronikak eta argazki erreportajeak hartu dute protagonismoa, bestelako elkarrizketa eta gai askoren artean.

Kalean da honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 157. zenbakia. Martxoaren 8ko mobilizazio egunak hartu du portada, baita agerkariko lehenengo orrialdeak ere. Izan ere, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela-eta, mobilizazioz eta aldarri feministaz jantzi zen atzo eskualdea, eta Aiaraldea Komunikabideak eguneko kronika eta argazki erreportaje zabala osatu du.

Bestelako gaiak ere jasotzen ditu hamabostekariak, hala nola: Ukrainako gerraren inguruko elkarrizketa eta iritzi zutabea, edota Artziniegako Marianisten Eskolako haurren aurkako sexu-abusu kasualantzen duen erreportajea.

Elkarrizketak

Hainbat elkarrizketa ere topatuko ditu irakurleak. Reina Sofia saria eskuratzeko hautatua izan den Jose Maria Pinto margolaria da elkarrizketa horietako protagonistetako bat. Itxaso Escondrillas atleta, Standforreko Unibertsitateko ikerlaria den Zuriñe de Miguel eta Hego Afrikan egonaldia egiten ari den Jon Blanco biologia ikaslea ere elkarrizketatu ditu Aiaraldea Komunikabideak.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide