Amurrion, Artziniegan, Orozkon eta Laudion egin dituzte Ukraniar herriaren aldeko elkarretaratzeak. Iragan otsailaren 24an Errusiar Federazioko tropak Ukranian sartu, eta geroztik gerran murgilduta dago Europa ekialdeko herrialdea.
Honezkero 2 milioi ukraniarrek gurutzatu dute Poloniako muga, eta, adierazi dutenez, datozen egunetan gehiago izango dira pertsona errefuxiatuak. Hori dela eta, Euskadiko Udalen Elkarteak mobilizazioak deitu ditu gaur goizean EAEko udaletxeen aurrean.
EUDELek koordinatuta, 600 harrera-toki baino gehiago jarri dituzte Ukrainako errefuxiatuen lehen etorreraren eskura azken, 48 orduetan.