Patricia Sornosak eta Irantzu Varelak umorea eta feminismoa uztartu zituzten asteburuan

Aitor Aspuru Saez 2022ko mar. 15a, 20:30

Martxoaren 8ko testuinguruan, bi umoregileek feminismoari buruzko bakarrizketak eskaini zituzten Orozkon eta Laudion. 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitarau zabalak osatu dira eskualdeko herri gehienetan eta horren isla izan ziren Irantzu Varelak eta Patricia Sornosak egindako bakarrizketak.

Varela Orozkoko Donibane Aretoan aritu zen larunbatean eta heteropatriarkatua izan zuen hizpide. Alde batetik, sakondu zuen egunerokotasunean genero eraikuntzak ekartzen duen bizimoduan, umorearen ikuspuntutik. Ohiturak, berba egiteko modua, espazioaren erabilera... kritikatu zituen, besteak beste. Kritika hori eraman zuen, hain zuzen, gizonezkoengan patriarkatuak duen eraginera: espazio publikoa okupatzerako orduan, bazkaria egitea lorpentzat jotzean...

Patricia Sornosa Valentziarrak Laudioko Kasinoa bete zuen igandean eta berak ere gai arantzatsuak landu zituen barre algarak eraginda. Lehenik eta behin, bere burua aurkeztu zuen umorea erabilita, eta gero zaintzen, amatasunaren edota identitatea sortzearen inguruan hausnartu zuen. Eliza katolikoari buruzko txantxak ere ez ziren falta izan.

Argazkiak: Ixone Collado Urkijo eta Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide