EGURALDIA

Saharako hareak laranjaz tindatu ditu Aiaraldeko kaleak

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 15a, 08:31
Eskualdeko kaleetan barrena zabaldu da hauts laranja. / Aiaraldea.eus

Haize-bolada bortitzek ekarri dute harea Saharatik eskualdera. Euskalmetek abisu horia aktibatu du.

Laranjaz tindatuta esnatu dira gaur Aiaraldeko kaleak, Saharako harearen eraginez. 'Celia' ekaitzak ekarri du hautsa Argeliatik Iberiar penintsulara, metereologia agentziek jakinarazi dutenez. 

Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere sumatu dute harearen eragina:

Hareak irudi ikusgarriak utzi ditu Iberiar penintsulako beste zonalde batzuetan, lanbro laranja sortu duelako.

Hreak Aiaraldean utzitako irudiren bat partekatu nahi baduzu bidaliguzu 688 848 152 telefonora Whatsapp edo Telegram bidez. 

Abisu horia haizeteen eraginez

'Celia' ekaitzak ez du harea soilik ekarri eskualdera, baita haizea ere. Euskalmetek alerta horia piztu du haizeteen eraginez. Euskal metereologia agentziak 128,4 kilometro orduko abiaduradun haizeteak neurtu ditu gaur goizean Urduñan. Nabarmendu duenez, hirian detektatutakoak dira, momentuz, gaur goizean EAEn neurtutako haize-boladarik handienak.

Eguraldi-iragarleen arabera, euriteak nagusituko dira bihartik aurrera penintsula osoan. Euskalmeten arabera, bihar iluntzean hasiko da euria, eta ostegun osoan zehar luzatuko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide