Aurkeztu dute jada Arabako bolatoki txapelketa. Iragan asteburuan ekin zioten Kexaan eta Beotegin lehiaketari, eta beste 5 asteburu hartuko ditu bola jokoak datozen hilabeteetan.
Iragan asteburuan ekin zioten Kexaan eta Beotegin lehiaketari, eta beste 5 asteburu hartuko ditu bola jokoak datozen hilabeteetan
Larunbat zein igandeetan egingo dituzte partidak: zapatuetan 18:00etatik 20:00etara, eta domeketan 11:00etatik 13:00etara. Hilabetero bi asteburutan egongo dira hitzorduak bailarako hainbat bolatokitan:
- Martxoaren 26an eta 27an Laudioko San Juan eta Gardeako bolatokietan izango da txapelketa.
- Apirilaren 2an eta 3an Urduñan eta Lendoñon jarraituko du ekimenak.
- Apirilaren 9an eta 10ean Laudioko San Rokeko bi bolatokiak hartuko ditu lehiaketak.
- Maiatzaren 7an eta 8an Okondon eta Tertangan jokatuko dira probak.
Luiaondon izango da finala, maiatzaren 21-22 asteburuan. Antolatzaileek iragarri dutenez, Luiaondoko izen-ematea maiatzaren 22an itxiko da, 12:30ean. Eskualdeko bolatoki gehienak daude antolatzaileen artean: Aiara Bola Kluba, Okondoko Bolatoki Kluba, Tertangako Eleixalde kluba, Laudioko Rupreto Urkijo Kluba, Urduñako Txolope kluba eta Lekubatxe Bola Kluba.
Ekimena antolatzeko, aldiz, Arabako Foru Aldundiaren, Arabako Bolajoko Federazioaren eta tokiko udalen babesa jaso dute.