Gaur arratsaldean gertakaria egon da C-3 lineako azpiegituran, Arrigorriagan. Horrek eragina izan du trenen trafikoan. 16:00ak aldera ADIFek sare sozialetan zabaldu du matxura konpondu dutela eta tren eskaintza ezarriko dela berriro normaltasunez. Ordea, momentuz, 20 minutuko atzerapena dago zerbitzuan, erabiltzaileek Aiaraldea Komunikabidea azaldu diotenez.
Halaber, bidaiari batzuek beheko argazkia bidali dute, zeinean Abandoko panel iragarleak azaltzen duen Laudion gelditzen diren trenak bertan behera geratu direla.
