Martxoaren 31n Amurrion izango du abiapuntu Korrikak. Egun horretan milaka lagun aterako dira errepide eta kaleetara euskararen aldeko aldarria zabaltzeko. Petoarekin batera, AEK-k hainbat material prestatu du 22. edizioa babesteko eta oroigarri moduan gordetzeko.
Produktuen katalogoa zabala da, eta Aiaraldea Komunikabideak lagin bi zozketatuko ditu martxoaren 29an, irabazleek denbora izan dezaten jasotzeko eta martxoaren 31n bertan jartzeko. Hain zuzen, sorta bakoitzak kamiseta, bisera, buffa, koadernoa eta boligrafo bana eta hiru giltzari izango ditu.
Parte hartu zozketan izena hemen emanda eta eskuratu ezazu Korrikako materiala.