AIARALDEA HEMEN

Tren-zerbitzua eta Hezkuntza Gehigarria Aiaraldea Hemen hamabostekariko protagonista berriak

Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 13:38
Hezkuntza gehigarria dakar hamabostekariaren zenbaki berriak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen agerkariaren zenbaki berria. Abian daude Haur Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako matrikulazio kanpainak. Hori dela eta, Hezkuntza Gehigarri berezia aurkituko du irakurleak agerkariko orrien artean.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 158. zenbakia. Agerkariak Hezkuntza Gehigarria dakar bere orrien artean. Izan ere, abiatu berri dute Haur Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako matrikulazio kanpaina, eta Aiaraldea Komunikabideak eskualdeko hezkuntza eskaintza zabala jaso du gehigarrian.

Bestelako gai batzuk lantzen ditu agerkariak. Renfeko tren-zerbitzuaren egoera da horietako bat. Azken urtean ugariak izan dira matxura eta atzerapenak. Egoera honen zergatia aztertu du Aiaraldea Komunikabideak Renfeko langileekin batera.

Ivan Ruiz Rotaetxeri egindako elkarrizketa ere aurkituko du irakurleak hamabostekarian. Pyrenaica aldizkariko zuzendari berria da Ruiz Rotaetxe, 100 urte betetzear dagoen argitalpenaren gidaritza hartuko du, eta etorkizuneko erronken inguruan hausnartu du.

Korrika Aiaraldean

Astebete baino ez da falta Korrikaren 22. edizioa Amurriotik abiatzeko. Aiaraldea Komunikabideak euskararen aldeko egitasmoak eskualdean zehar egingo duen ibilbidea jaso du eduki berezi batean, bai eta lekukoaren eramaileen hurrenkera ere, kilometroz kilometro.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide