Aiarako Emakumeen Gelan elkartu ziren atzo Altzarrate eta Kaskagorri kirol elkarteetako arduradunak, iragan martxoaren 12an egindako Aiaraldeko Berdintasunaren Aldeko Martxaren III. edizioko sari banaketa egiteko.
Ez dute ez azkarrena ez geldoena saritu: bi muturren arteko denborak kalkulatu eta ibilbidea osatzen bataz besteko denboratik hurbilen geratu ziren parte hartzaileak saritu dituzte. Lehenengo postuan geratu direnak, gainera, sari berezi bat jaso dute: futbol pilota bat. Pilota hauek, ordea, ez ziren nolanahikoak, erabilitako pilotak baizik; "futbolean jolasteko hautua egindako neska gazteek erabilitakoak" azaldu du Iñigo Egiguren Altzarrateko kideak.
Atzoko ekitaldia probestu zuten ere datorren urteko hitzorduaren berri emateko. Honezkero data jarri diote Aiaraldeko Berdintasunaren Aldeko Martxaren IV. edizioari: 2023ko martxoaren 13an izango da.