Hedabide Kontseilua egingo du Aiaraldea Komunikabideak datorren maiatzaren 25ean, asteazkena. Hitzordua Amurrion izango da, Kultura Etxean. 18:30ean hasiko da zita eta hainbat puntu landuko dira:
- Paperaren berregituraketa: Aiaraldea Hemen hamabostekariari begira proposatuko diren aldaketak aurkeztu eta ekarpenak jasoko dira.
- 2022ko aurrekontuaren eta plangintzaren jarraipena
- Udako plangintza: Plangintza zirriborroa aurkeztu eta horren gaineko ekarpenak jasoko dira.
Hedabide Kontseilua bilera ibiltaria bilakatu nahi du Aiaraldea Komunikabideak. Gauzak hala, hurrengo bilerak eskualdeko beste udalerri batzuetan egingo dira, eskualdetasuna sustatzeari begira. Maiztasunari dagokionez, bilera hilero egitea aurreikusten du komunikabideak, beharren arabera maiztasuna aldatu daitekeen arren.
Herritar guztiei irekiko dizkiete ateak, bai entzule gisa parte hartzeko, zein komunikabidearen jardunaren gaineko ekarpenak egiteko, azalpenak eskatzeko edo kritikak adierazteko.
Modu presentzialean parte hartzeko aukerarik ez dutenek Internet bidez jarraitu ahalko dute bilera, esteka honen bidez.