AIARALDEA HEMEN

Maroñoko urtegiaren 30. urteurrena Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azalean

Erredakzioa 2022ko api. 6a, 12:35
Maroñoko urtegiko irudi ikusgarriak ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berriak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Agerkariak erreportaje eta elkarrizketa ugari jorratzen ditu bere 32 orrietan. Eskualdeko ikur nagusia den Maroñoko urtegiaren 30. urteurrena jaso du Aiaraldea Komunikabideak azalean.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 159. zenbakia. Agerkariak gai interesgarri ugari jorratzen ditu bere 32 orrietan. Maroñoko urtegiaren inauguraziotik 30 urte igaro direla probestuz, eraikuntzaren eta horrek eragindako inplikazio sozial eta ekologikoen inguruko erreportaje sakona osatu du Aiaraldea Komunikabideak. Horretarako, urtegiaren inguruan bizi diren herritarren testigantzak bildu ditugu, bai eta gaur egungo zein eraikuntza garaiko airetik ateratako argazki ikusgarriak ere.

Bestelako gaiak ere jorratzen ditu hamabostekariaren 159. zenbakiak: Arabako Bertsolaritza Txapelketa, Jose Arrue margolariaren omenez abiatutako dinamika edota Arabako Kontzejuetako hauteskundeak.

Sortzaile gazteak

Aiaraldeko sortzaile gazteek ere protagonismo berezia izango dute hamabostekarian. Aiaraldea Komunikabidea Cuatro Bancos taldeko kideekin eta Ana Rebellato del Hoyo Neiffer musikariarekin elkartu da, esku artean dituzten proiektuen inguruan hitz egiteko.

Korrika iruditan

Martxoaren 31an abiatu zen Korrikaren 22. edizioa Amurriotik. Euriak ez zituen herritarrak gelditu. Milaka lagunek egin zioten harrera euskararen aldeko ekimen erraldoiari, argazki ikusgarriak utziz. Aiaraldea Komunikabideak argazki onenak bildu ditu hamabostekariko orrietan.

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide