Eguraldia lagun, hitzordu garrantzitsua izan dute txirrindularitza zaleek gaur Aiaraldean, Itzuliaren 3. etapan. Laudio izan dute abiapuntu kirolariek. Bertatik Murgiara jo dute, jarraian Laudiora bueltatzeko berriz. Behin Laudiora iritsita, Aiarako bidea hartu du pelotoiak, bertan aurkitzen baitzen eguneko puntu beroa.
Opellora eta Ozekako gainetan lehiatu dute etapa txirrindulariek, 3. eta 2. kategoriako portuak, hurrenez hurren. Herritarrek ez dute ikuskizuna galdu nahi izan eta dozenaka bertaratu dira Ozekara kirolariak animatzera. Kolore laranja izan da nagusi.
Lasterketa bizia izan da azken unera arte. Aritz Arberas amurrioarrak gidatzen duen Bahrain Victorious taldeko Pello Bilbao gernikarrak irabazi du etapa, Amurrioko kaleetan egindako esprintean helmuga lehen postuan igarota.
P E L L O B I L B A O
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) April 6, 2022
VENI, VIDI, VICI @PelloBilbao1990
GP @BancoSabadell #Itzulia pic.twitter.com/BNZbkjKEFS