Auzo konpostajerako bi gune berri sortu dituzte, Amurrion eta Izorian

Aitor Aspuru Saez 2022ko api. 21a, 07:00
Ugartebetxiko familiek konpromisoa hartu dute konpostajea praktikatzeko. / Aiarako Kuadrilla

Hilabete hasieran ireki zituzten gune berriak eta tailerrak eskaini dituzte funtzionamendua azaltzeko.

Apirilaren 1ean Aiarako Kuadrillak sustatutako auzo konpostajerako bi gune berriak inauguratu ziren, Amurrioko Ugartebetxi auzoan eta Aiarako Izoriako Administrazio Batzarrean. Aurretik Amurrioko San Jose auzunean jarri zuen bat Kuadrillak, Zabaleko ikastetxeari zerbitzua ematen diona. Orain, Izoriako eta Ugartebetxiko familien inplikazioari esker, hondakin organikoen kudeaketa komunitarioa jasangarriagoa izango da aurrerantzean.

Komunitateko konpostaje-eremu berriek jarraipen eta mantentze-zerbitzua dute, ekimenari atxikitako familien erabilera errazteko. Gainera, baliabide horrek berekin dakar gertatzen ari den prozesua gainbegiratzeko eta kontrolatzeko legezko eskakizunak betetzea.

Trebakuntza

Martxoaren 25ean, Kuadrillako konpostajeari buruzko tailerren azken txanda amaitu zen. 6 tailer horietan Aiarako Kuadrilla osatzen duten 5 udalerrietako ehun bat lagunek parte hartu dute

Etxeko konpostajeari buruzko tailerretara joan direnek, prestakuntzaz gain, konpostajea praktikan jarri ahal izateko eskuliburu bat, konpostagailu bat eta aireztagailu bana jaso dituzte.

Horrekin guztiarekin, Aiarako Kuadrillak eskualdeko konpostagailuen sarea zabaldu du, eta urratsak eman ditu materia organikoa modu iraunkor eta zirkularragoan kudeatzeko.

Era berean, horrelako ekintzak antolatzen jarraitzea aurreikusi du erakundeak, praktika hori apurka-apurka zabaltzeko. Horretarako, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren eta Trantsizio Energetiko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren diru-laguntzez baliatuko da Aiarako Kuadrilla. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide