Aldaketak egin dituzte Gasteizera joateko autobus zerbitzuan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko api. 21a, 09:35
Aldaketak egin dituzte Gasteizera joateko autobus zerbitzuan.

Artziniegan, Amurrion, Aretan, Laudion eta Gasteizen izango du eragina moldaketak, batik bat. Ordutegi berriak indarrean daude jada.

Gasteiz eta Aiara lotzen dituen 15. linea zerbitzuak zenbait aldaketa izan ditu. Apirilaren 16an jarri zuten indarrean ordutegi berria. Ibilbideak pixka bat luzatu dituzte, Gasteizko unibertsitate inguruetako zerbitzua hobetze aldera batez ere.

Apirilaren 16az geroztik martxan dago ordutegi berria

Astean zehar; hots, lan egunetan, 5 minutu aurreratu dituzte irteera orduak Artziniegan, Amurrion, Aretan eta Laudion. Bestalde, Gasteizetik Aiaraldera 14:15ean ateratzen zen autobusa 14:10ean abiatuko da hemendik aurrera. 

Horrez gain, erabiltzaileen eskariz, zenbait garraio publikoren ordutegiak atzeratu dituzte:

  • Laudio-Gasteiz bidaia 21:35ean hasiko da 21:30ean ordez.
  • Gasteiz-Laudio zerbitzua 22:35ean irtengo da, 22:30ean beharrean.

Azkenik, asteburuetako autobus zerbitzuetan ondorengo egokitzapenak jarri dituzte martxan: 

  • Gasteiz-Laudio autobusa, 19:50etik 20:10era atzeratu da.
  • Laudio-Gasteiz bidaia, 21:10etik 21:25era aldatu dute.
  • Gasteiz-Laudio ibildidea, 22:35ean izango da 22:30ean beharrean.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide