Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 160. zenbakia. Edukiz beteta dator agerkaria, eta aisialdia izango du ardatz nagusi. Alde batetik, eskualdean dauden skate eta pump track pistei buruzko erreportaje zabala dakar papereko edizioak, azken bi asteek gurean utzi dituzten albiste eta elkarrizketen hautaketarekin batera.
Bestetik, gehigarri berezia topatuko irakurleak, datozen asteetan eskualdean egongo diren jaiei buruzkoa hain zuzen. Aiarako eta San Joseko jaien eta otxomaioen egitarauak bildu ditugu bertan, festetako protagonistei eginiko elkarrizketekin batera.
Datozen egunetan banatuko da egunkaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan.