Laudion, aldiz, Aldai plazaren aterpean bildu ziren herriko ikastetxeetako ikasleak, danborrak jotzeko prest. Disko-festarekin luzatu zuten jai-giroa jarraian.
Ondoren, gaueko hamabietan, San Prudentzio egunari hasiera emateko erretreta egin zuen Rakatapla elkarteak Herriko plazan. Igandean emango diote jarraipena egitarauari, gastronomia topaketarekin.