Bi mendi erreskate egon dira gaur eskualdean. Lehena Gorobelen izan da, Tertangan. 70 urteko bizilagun bat erori egin da Fraileburura igotzen ari zenean eta kolpeak jaso ditu aurpegian eta bizkarrean, eta desorientatu da. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira bera bilatzera. Helikoptero bidez erreskatatu dute zauritua, eta anbulantzian eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.
Bigarren ezbeharra Orozkon izan da. Pertsona batek hanka apurtu du eta suhiltzaileek erreskatatu dute. Anbulantzian eraman dute ospitalera.