Hiru pertsona kontratatuko ditu Aiarako Kuadrillak urtebetez, Europako Next Generation funtsak baliatuta.
Hiru profil hauen bila ari da eskualdeko erakundea:
- Teknikari bat, hizkuntza normalkuntza, animazio soziokulturala eta berdintasuna arloetan aritzeko.
- Turismo teknikari laguntzaile bat.
- Ingurumen teknikari laguntzaile bat.
Hemen ikusi daiteke lan deialdien gaineko informazio guztia. Kontratazioak Lanbideren bitartez egingo dira. Gazteei bideratutako eskaintzak izango dira, 16-29 urte artekoei, zehazki. Lehen postuan C2 hizkuntza eskakizuna eskatzen da, eta C1a, aldiz, beste bietan. Unibertsitate ikasketak izatea ere bada baldintzetako bat.