Eusko Alkartasunak oharra zabaldu du jakinarazteko Arabako Koordinaziorako Lurralde Batzordea sortu duela. Organo horretan sei alderdikide egongo dira eta bi Laudiokoak dira: Nerea Martinez Cerrillo eta Iñigo Martinez Cerrillo. Biak neba-arrebak dira eta zuzenbidean lizentziadunak. Iñigo bankako langilea da eszedentzian eta egun EH Bilduko aholkularia da -laguntzaile teknikoa- Espainiako Kongresuan. Bokal postua beteko du batzordean. Nerea Martinez Cerrillok, bestalde, ardurak izango ditu, Arabako Batzakidea delako.
Beste lau ordezkariak Estitxu Martinez de Iturrate Santxo -koordinatzailea-, Patxi Martinez de Albeniz -bokala-, Aitziber Salazar -bokala- eta Naroa Velasco -Gazte Abertzaleakeko lurraldeko ordezkaria- izango dira, guztiak gasteiztarrak.
Batzordean klima larrialdia eta trantsizio ekologikoa landuko dituzte, besteak beste. Hori dela medio, Estitxu Martinez de Iturratek honakoa adierazi du: “Erronka honi aurre egiteko proiektu jasangarriak adostu behar dira, ez ordea, gaur gaurkoz, Arabarako aurreikusten diren makroproiektuak (hidroelektrikak, makroparke eolikoak eta fotovoltaikoak). Energiaren deskarbonizaziorako eta autohornikuntzarako trantsizioa, mugikortasuna, modu antolatuan egin behar dira, gure lurraldearen ondarea eta herritarrak babestuz. Honenbestez, datorren larunbatean (maiatzak 14) Gasteizen, Araba Bizirik plataformaren manifestaldi deiarekin bat egiten dugu”.
Halaber, Trebiñuko egoera ere landuko dute EAko organoan.