Txani Rodriguez, Patxi Iturregi, Amado Gomez eta Mikel Ayllon bertaratu ziren atzo Laudioko Udal Liburutegi estreinatu berrira. Solasaldia eskaini zuten herriko lau idazleek bertan.
Modu horretan eman diote hasiera liburutegiko lehen kultura zikloari. Beste bi zita izango ditu ekimenak. Datorren astelehenean -maiatzak 16- Ana Apika ipuin kontalariak Paperezko zirkua kontakizuna plazaratuko du, 18:00etan.
Bi egun beranduago -maiatzak 18-, aldiz, Boniface Ofogo gerturatuko da Kandinga lehoia ipuinarekin, ordu berean.
Argazkiak: Aitor Burgoa