Bihar Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ekitaldi politikoa eskainiko du 12:30ean Laudioko Lamuza parkean. Eguraldia euritsua izango balitz, Kasinoan izango litzateke. Andueza azken berri politikoei buruz mintzatuko da, bi alderdikiderekin batera.
Alde batetik, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak eta Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismoko Diputatuak hartuko du hitza eta, bestetik, Loli Muriel zinegotziak eta Laudioko taldeko buruak ere parte hartuko du.
Amurrion astelehenean
Biharko agerraldiaren ondoren, etzi ere sozialistek mahai ingurua egingo dute Amurrioko Katekesi Aretoan 18:30ean. Cristina Gonzalezek gidatuko du solasaldia eta Xuria Arza Vélez UGT-Euskadi sindikatuko Berdintasunerako idazkariak eta Maria Jesus San Jose Lopez Arabako PSE-EEko Berdintasun idazkariak eta legebiltzarkideak hitz egingo dute.
Eztabaida sustatu dute Amurrioko Udala prestatzen ari delako 2022-2025 Berdintasun Plana. Sindikatuko kideak lan esparrua jorratuko du, eta legebiltzarkideak feminismoaren zeharkako begiradaren beharra.