Incëndiok duela gutxi eman zuen bere lehen kontzertua. Nolakoa izan zen esperientzia?
Ba Beasaineko Gaztetxean jo genuen gure lehenengo kontzertua eta jendez gainezka zegoen. Ez dakigu gu ikustera etorri ziren ala ez, baina jendeak gogotsu hartu zuen gure kontzertua.
Jadanik grabaketa bat duzue. Non entzun daiteke?
Grabaketa Zarautzen egin genuen Tito Metralletarekin, bere estudioan, ekaina eta uztaila bitartean, eta bandcamp bitartez entzun dezakezue, baina hobe da zuzenekoetan gu ikustea!
Taldeekideetako batzuk Ikaära taldeko kideak ere bazarete. Nola sortu zen beste proiektu hau eratzearen ideia?
Beti bezala, Orbeko Etxeko kontzertu baten ostean sortu genuen. Momentu horretan Ikäara taldearekin pausa luze batean geuden, eta bai, estiloa ez da hain ezberdina, gehien gogoko dugun musika estiloa da.
Beste talde batzuetan ere aritu gara: Asfixia, Annunaki Revenge, Haginak, Shinigami, Zumo de uva, Horror y muerte, Urgull eta Deseo morir-en.
Zein musika mota egiten duzue eta zeintzuk dira zuen erreferenteak, musikan zein testuetan?
Speed Metal pop (barre artean)! Ba, gure uztez, powerviolence estiloan sartzen gaituzte baina ez dakigu nola kokatu.
Gure erreferentziak La Pantoja, Metralleta, Joselito, Punch, Miguel Bose, Cementerio Show, Nena daconte, H.H.H, El Koala…
Eta testuen aldetik, “50 sombras de Grey”, "Gurpildun mirakulua" (Añorga-Dakar egin zuen lagun baten liburua), La caja de pandora…
Zein helburu duzue epe motzean?
Kontzertuak ematen jarraitzea, 2 urte egon garenez kontzertuak eman gabe, orain gogo askorekin gabiltza dana emateko.