Artziniega eta Laudioko historian edota ondarean oinarritutako doako bisita gidatuak eskainiko dituzte berriro, igandetan. Zehazki, Artziniegan maiatzaren 29an, ekainaren 5ean, 12an eta 19an eta uztailaren 10ean egingo dituzte 12:00etatik 13:30ak arte. Laudion, ordea, uztailaren 3an eta 17an izango dira, saio bikoitzetan, 11:30etatik 12:15ak arte eta 13:00etatik 13:45ak arte.
Artziniegan jarduerak frontoian hasiko dira eta Laudion Lamuza parkean. Gazteleraz izango dira saio gehienak, baina euskaraz ere ikusteko aukera egongo da. Plazak mugatuak direnez, izena eman beharra dago aurretik Amurrioko Turismo Bulegoan, Laudioko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Internet bidez.
Arimaktore taldeko antzezleak eskualdeko herrietako pertsonaien azalean sartuko dira. Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak aipatu du eskaintza honekin turismo ekintza erakargarriak proposatu nahi dituztela.