Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren edizio berria gero eta hurbilago dago egutegian eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera zozketatuko du hiru egunetarako. Ekimenak bere nortasunari eutsi dio eta talde eta artista famatuak (Niko Etxart, Delirium Tremens, Joseba Tapia...) horren ezagunak ez diren kalitatezko sortzaileekin uztartuko dituzte (Merina Gris, Kilimak, Frikun...).
Gainera, beste herrialde eta kulturak gonbidatuko dituzte antolatzaileek; Madelynn Ann bretoia, adibidez. Aniztasuna musika motan ere nabarituko da eta techno (Calling Marian), rap (Eesah Yasuke, Odei) edota post-punk doinuak (Vulk) nahastuko dituzte rockarekin (Ezpalak).
Kontzertuak ez ezik, bestelako ikuskizunak eta tailerrak ere egongo dira, eta interesdunek lagundu dezakete antolakuntzan boluntario txandak eginda, auzolanean prestatzen baita jaia. Horretan guztietan parte hartu nahi izanez gero, Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitza zozkatuko du. Hemen eman daiteke izena.