AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko maiatzaren 25a

Gai interesgarri ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 162. zenbakia. Gai interesgarri ugari jorratzen ditu agerkariak; hala nola, kirol denboraldiko emaitzen analisia eta Gure Zirkua ikuskizuneko sortzaileei eginiko elkarrizketa.

Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 162. zenbakia. Eduki interesgarri ugari lantzen ditu agerkariak bere 32 orrietan. Azala ligako final erdietako lehia bete-betean dauden Altzarrate Futbol taldeko jokalariek hartu dute. Izan ere, agerkarian, kirol denboraldiko azken emaitzen gaineko analisia jaso dugu. 

Bestelako gaiak ere lantzen dira hamabostekarian: Arabako metalgintza sektoreko greba, Gardeako apaiz-etxean sortu nahi duten emakumeen proiektua, edota Laudioko Kulturzaleak elkarteak antolaturiko topaketa. Iragan maiatzaren 22an Amurrion ospatutako Txakolin Egunaren XXIII. edizioko argazki erreportajea ere bildu dugu.

Elkarrizketak

Elkarrizketak ere egongo dira irakurgai hamabostekariaren edizio berri honetan. Alde batetik,  Gure Zirkua ikuskizunaren sortzailea den Iker Galartza umoregilearekin elkartu gara Aiaraldea Komunikabideko kideok, Amurrion eskaini behar dituzten emanaldien nondik norakoak ezagutzeko. Bestetik, Orduña Hiria Museoan lisaburdinen erakusketa ederra aurkeztu duen Carlos Uzkianorekin ere izan gara.

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan, doan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide