EUSKAL HEZKUNTZA LEGEA

"Galdetzen dugunean zer nolako Euskal Eskola Publikoa nahi dugun, esan nahi dugu zer euskal gizarte mota nahi dugun"

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 27a, 07:00

Atzo Lurdes Imazek, Euskal Herriko Guraso Elkarteen Konfederazioko koordinatzaileak, eta Iñigo Salabarriak, Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko presidenteak, hitzaldia eskaini zuten Laudio Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Guraso Elkarteak antolatuta. Eusko Legebiltzarra prestatzen ari den Hezkuntza Lege berriari buruz mintzatu ziren, hainbat aldarrikapen baitituzte Euskal Eskola Publikoari dagokionez. Horri buruz hitz egin zuten Aiaraldea Komunikabidearen mikrofonoaren aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide