Euskal Herriko pentsiodunek bizikleta martxa egingo dute udaren atarian, pentsio duinen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko. Donostin hasi eta amaituko da ekimena, eta ekainaren 18an igaroko da Aiaraldetik. "12:30-13:00ak aldera iritsiko dira Laudiora. Hemen bazkalduko dute eta Amurriora joko dute jarraian. Bertan lo egingo dute, eta Gasteizera abiatuko dira biharamunean", azaldu du Jose Prieto Estebanek Laudion gaur eginiko elkarretaratzean.
Pentsiodunak herritar oro animatu du martxari ongietorria egiteko egingo diren ekimenetan parte hartzera. "Manifestazio txiki bat egingo dugu martxari ongi-etorria egiteko, oinez zein bizikletaz".