Aiarako Kuadrillak 27 kontratazio gauzatuko ditu Europako 'Next Generation' funtsei esker

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 31a, 15:41

Lanpostu desberdinak beteko dituzte kontratazio berriek: lorezaintza, hiri-altzarien mantenua edota garbiketa lanak. / Aiarako Kuadrilla

Baztertze arriskuan dauden kolektibo kalteberak laguntzeko 27 lanpostu eskainiko ditu Aiarako Kuadrillak Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondon. Kontratazioak Europako Funtsei esker gauzatuko dira.

Aiarako Kuadrillak 27 pertsona kontratatuko ditu Europako Next Generation funtsei esker. Lanbidek sustatutako "Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien" programaren barruan gauzatuko dira kontratazioak Laudio, Amurrio, Aiara, Okondo eta Artziniegako udalerrietan. Programak kolektibo kalteberen integrazioa du helburu.

Udalerriz udalerri desberdinak izango dira kontratazioak eta hautatuko diren langile-profilak. Amurrion, esaterako, baztertzeko arriskuan dauden 10 pertsona kontratatuko dira. Laudion 45 urtetik gorako 9 pertsona kontratatuko dira. Aiaran, Okondon eta Artziniegan, azkenik, 45 urtetik gorako 8 pertsona hartuko ditu programak.

6 hilabeteko kontratua

Eskainiko diren lanpostuak Lanbiden iragarriko dituzte, ekaineko lehenengo hamabostaldian, eta bide hori jarraitu beharko da eskaerak egiteko. Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute, jardun osoaren %75ean. Gainera, 80 orduko formazioa jaso beharko da ere.

Askotarikoak izango dira eskainiko diren 27 lanpostuetako egin beharrak, hala nola; lorezaintza, hiri-altzarien mantenua edota garbiketa lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide