Ivanka antzezlana taularatuko du igandean Piszifaktoria Ideien Laborategiak. Faktorian izango da zita, 19:30ean, eta solasaldia ere eskainiko dute emanaldiaren ostean.
Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon eta Igor Arzuagak sortu dute antzezlana. Poltsiko Sorkuntza Saria irabazi zuten eta, gauzak hala, Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatu berri dute obra.
Euskal Herrira iritsitako ekialdeko immigrante txiro baten istorioa taularatuko dute, baina beste hainbat gai ere izango dituzte hizpide zeharka: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…
Obra ikusteko sarrerak Faktoria.eus atarian daude salgai. Zozketan parte hartzeko, ordea, hemen klikatu behar da.