Ekainaren 11n Gasteizko Europa Biltzar Jauregian nor baino nor arituko dira Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Paula Amilburu, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa, Arabako bertsolarien txapela eskuratzeko. 17:30ean hasiko da hitzordua.
Ibilbide luzea egin behar izan dute horretarako bertsolariek. Izan ere, apirilaren 1ean hasi zen txapelketa Amurrion bertan eta hainbat bertsolari kaleratuak izan dira bidean, lurralde arabarrean egindako kanporaketetan. Esaterako, eskualdeko Iñaki Cabezak, Asier Rubiok eta Unai Mendibilek parte hartu dute norgehiagokan, baina ez dute finalera igarotzerik izan.
Eskualdeko bertsozaleek finala doan ikusteko aukera izango dute, Aiaraldea Komunikabideak bi sarrera bikoitz zozkatuko baititu ekainaren 7an. Izena emateko klikatu hemen.