LAN ESKAINTZA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Kooperatibaren kudeaketa lanetan arituko den pertsona baten bila dago

Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 12:00
Kudeaketa lanetan arituko den pertsona baten bila ari da Aiaraldea Ekintzen Faktoria. / Aiaraldea.eus

Kooperatibaren kudeaketa lanetan arituko den pertsona  baten bila ari da Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Aiaraldea Koop. Elk.). Sorkuntza berriko lanpostua Kooperatibaren kudeaketak hurrengo hilabeteetan zehar eraman beharreko erronkarekin lotuta dago: Kooperatibaren epe ertainerako Plangintza Estrategikoaren garapena.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Aiaraldea Koop. Elk.) kooperatibaren epe ertainerako Plangintza Estrategikoaren garapenaz arduratuko den kudeatzaile baten bila dago.

Lanpostua beteko duen pertsonak, aurreko erronkaren parte aktibo izateaz gain, hurrengo funtzioetan inplikazioa izango du: 

  • Kudeaketa Estrategikoan, erreflexio estrategikoa aurrera eramateko metodologia eta dinamiken sorkuntzan eta aplikazioan.
  • Kudeaketa Operatiboan, lankide taldearekin batera kooperatibaren helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipena egitean eta koordinazio zeregineratako baliabideen osaeran eta dinamizazioan. Gaur egun Aiaraldea Kooperatiba Elkartean 18 lagun ari dira lanean esparru hauetan: Komunikazioa, Elikadura Burujabetza, Hezkuntza eraldatzailea, Feminismoa, Kultura eta Ekonomoa Sozial Eraldatzailean. 
  • Kudeaketa Ekonomikoan, bideragarritasun ekonomikoa planaren jarraipenean eta erabaki hartze prozesuan eta kontabilitatearen kudeaketan

Lanpostu bakarra ebatziko da, lanaldi osoz aritzeko Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek ekainak 15 baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erdaretan idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 688 62 53 66 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Ekainak 3: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Ekainak 15: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Ekainak 16-17: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Ekainak 20-21: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Ekainak 22: Ebazpena

* Oharra: Lan inkorporazioa hautatutako pertsonarekin adostuko da Kooperatiba eta pertsona horren interesak baloratuz.

Funtzio nagusiak

  • Erreflexio estrategikorako metodologia eta dinamiken sorkuntza eta aplikazioan laguntzea.
  • Plangintza operatiboen helburuak finkatu, gauzatu eta jarraipen egitea.
  • Koordinazio markoen prestakuntza eta dinamizazioa.
  • Langile taldearen kudeaketa
  • Bideragarritasun ekonomiko planaren jarraipena egitea eta horri lortutako erabakitze prozesua gidatzea.
  • Kooperatibako zerbitzu eta produktuen kudeaketa. 
  • Kanpo eta barne komunikazioen kudeaketa.

*Oharra: Egungo kudeaketa langilearen arteko osagarritasuna bilatuko da funtzioen banaketa langileen gaitasun adierazgarrienen arabera egiteko.

Eskatzen da

  • Euskara ondo menperatzea.
  • Proiektuen kudeaketan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
  • Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna

Baloratuko da

  • Enpresa eta ekonomiaren esparruko goi-mailako ikasketak.
  • Pertsona dinamikoa, autonomoa eta ikasteko jarrera.
  • Kontabilitate eta arlo fiskal zein laboralaren gaineko ezagutza.
  • Lanerako malgutasuna.
  • Proiektuarekiko atxikimendua.
  • Euskaltzaletasuna.
  • Aiaraldea eskualdea, eragileak eta entitateak ezagutzea.
  • Herri ekimenez sortutako erakunde edo egitasmoetan esperientzia

Eskaintzen da

  • 40 orduko lanaldia, astelehenetik-ostiralera.
  • Bi hilabeteko probaldia lanaldi osoan, kontratu mugagaberako asmoarekin.
  • Ordutegi malgua, lanaldiaren %20a telelanaren bidez egiteko aukera.
  • Urteko soldata: 20.000-25.000 euro gordin.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide