Aiaraldeko trikiti eta pandero joleen topaketa, ekainaren 25ean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 6a, 07:00

Aiaraldeko trikiti eta pandero joleak biltzea izango da ekimenaren xedea. / Urtzi Vera

Kalejira egingo dute goizean Laudioko kaleetan barrena, eta Karrika jatetxean bazkalduko dute gero. 

Aiaraldeko trikiti eta pandero joleak Laudion bilduko dira ekainaren 25ean. Egitarau sinplea antolatu dute: kalejira egingo dute goizean herriko kaleetan, eta Karrika jatetxean bazkalduko dute gero. “Tiketak salgai daude dagoeneko Amurrioko Txokogorri tabernan, Laudioko Araba kafetegian eta Aretako El Tunel jatetxean, 20 euroren truke”, zehaztu du David Rodriguez Peñak. Ekimenaren antolatzaileak ez du baztertzen arratsaldean beste kalejira bat egitea, bertaratutakoek horretarako gogoak baldin badituzte. 

Rodriguezek azaldu duenez, gaur egun Gipuzkoa aldean egiten dira trikiti eta panderoarekin lotutako ekitaldi guztiak. “Gure zonaldean ez dago ekimenik trikiti eta panderoarekin lotuta. Horregatik, iruditu zaigu aproposa zela horrelako zerbait antolatzea, Aiaraldeko trikiti eta pandero jotzaile guztiak elkarrekin kalera ateratzera animatzeko”. Antolatzaileen ustez, Aiaraldeko musikariek ez dute horrelako topaketetara joateko ohiturarik, eta hori da aldatu nahi dutela, oraingo ekimen hau “etxean” egingo dutela probestuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide