EH Bilduk mozioak aurkeztu ditu Aiara eta Amurrioko udaletan, Interneteko banda zabala eramateko Interneta heltzen ez den etxebizitzetara: "Añes herrian (Aiara) hedapena ez da iritsi ez hirigunera ez eremu sakabanatuetara. Zuhatzan, aldiz, hirigunea konektatuta dago, baina eremu sakabanatuenek ez dute Interneterako konexiorik".
Koalizioak aipatu du prozesu hori 2020an amaituta egon behar zela Arabako Foru Aldundiaren eskutik, baina ez dela horrela izan. Ondorioz, EH Bilduk proposatu du hiru hilabeteko prozesua burutzea. Tarte horretan Administrazio Batzarrekin hitz egitea iradoki dute, gabeziak xehetasunez definitzeko.
Horrez gain, bestelako erakundeen inplikazioa bilatu nahi dute: "Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen zaie plangintza bat egin dezatela abiadura handiko Interneta, gaur egun hedapen hori ez duten eremuetara (udalek egindako mapen arabera) eramateko".