AIARALDEA HEMEN

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 07:00
Eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan egongo da agerkaria eskura. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 163. zenbakia. Elkarrizketa eta erreportaje ugari bildu, eta gai interesgarri ugari jorratzen ditu agerkariak.

Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 163. zenbakia. Eduki interesgarri ugari lantzen ditu agerkariak bere 32 orrietan. Azalean Amurrioko LGTB komunitateak prestaturiko 'Amurrio Harro' hilabeteko programazioa jaso dugu. Ekainaren 18a ardatz, "aniztasunaren harrotasuna" ospatuko dute.

Bestelako gaiak ere lantzen dira hamabostekarian: Laudioko Kultur Etxeko langileek salatutako lan kontratuen urraketen kasua, Aiarako medikuak Osakidetzaren azken neurrien aurrean azaldutako kexa edota eskualdeko baserritarrek aurkeztutako hiltegi proiektua.

Sektore feminizatuak argitara

‘Emakume izateagatik prekarizatuak’ jardunaldiak egingo ditu SOS Aiaraldea plataformak datorren ekainaren 18an. Aitzakia horrekin, zaintza sektoreko langileekin eseri gara Aiaraldea Komunikabideko kideak, behargin horien errealitatea bertatik bertara ezagutarazteko.

Elkarrizketak

Hainbat elkarrizketa ere jaso ditugu agerkarian. Horien artean, Maria Lopez Velloso laudioarrari egindakoa. Deustuko Unibertsitateko zuzenbide irakaslea da Velloso, eta Europar Batasuneko programa bati esker, 'Nobel Run' jokoa garatu du: emakume zientzialariek dituzten oztopoak azaleraztea eta rolak aldatzea helburu duen mahai-jokoa.

Sashel Calderón poesia idazle gazteak ere tokia du agerkarian. Calderónek lehen saria eskuratu du Poetas en Mayo nazioarteko jaialdiko Poesia Paperezko Ahozapi batean Lehiaketan. 

Azkenik, Olatz Camino txirrindulariaren testigantzak ere jaso ditugu. Bigarren urtez jarraian gailendu da Euskadiko Txapelketan. Denboraldian, gainera, beste hainbat sari ere lortu ditu, eta nazioartera begira jarri da.

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan, doan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide