Uda honetan grabatuko du Esti Urresolak 20.000 especies de abejas filma luzea, Aiaraldean eta inguruko beste toki batzuetan. Pelikulan hainbat eszena jendetsu sartzea aurreikusi dute, eta horiek grabatzeko figuranteen bila ari dira.
Ekainaren 27, 28 eta 29an Amurrioko Udal Igerilekuetan arituko dira grabatzen, 10:00etatik 21:00etara. “Goizeko txanda 10:00tatik 16:00tara izango da eta arratsaldekoa 16:00tatik 21:00etara”, zehaztu dute.
Basauriko grabaketetarako ere behar dute jendea. Bertako San Miguel de Finaga ermitan arituko dira grabatzen hilaren 30ean, gara 12:00tatik 21:30etara. Uztailaren 1ean ere egongo dira, 17:00tatik 03:00tara.
Kontaktu bat jarri dute proiektuan parte hartu nahi duen ororen eskura: abejasfiguracion@gmail.com.
Esti Urresola zinemagile laudioarraren fikziozko lehen filma luzea izango da 20.000 especies de abejas. Eskualdea izango da pelikulako eszenatoki nagusia, eta datozen hilabeteetan grabatuko dituzte eszena guztiak, haur baten uda baitu ardatz kontakizunak.
2023ean iritsiko da ikus-entzunezkoa zinema aretoetara.