Aiaraldean erregistratu da EAEko tenperatura maximoa gaur

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko eka. 16a, 19:00
Laudioko gardea auzoan erregistratu da EAEko tenperatura altuena. / Aiaraldea.eus

Gardea eta Saratxoko estazio meteorologikoetan 40 gradutik gorako tenperaturak neurtu dira. Bihar ere abisu laranja mantenduko du Euskalmetek, tenperatura altuak direla eta.

Termometroek goia jo dute gaur ere, eta Euskal Herria kolpatzen ari den bero olatuko tenperatura altuenetarikoak erregistratu dira Aiaraldean. Hain zuzen ere, Gardeako estazio meteorologikoak neurtu du EAEko eguneko maximoa: 40,5 gradu.

Saratxon ere 40 graduak gainditu dituzte Euskalmeteko neurketen arabera; 40,4 gradu hain zuzen ere. Orozkon 38 gradura iritsi dira.

Biharko eta larunbaterako ere abisu laranja mantenduko du Euskalmetek barnealdeko tenperatura altuak direla eta. Aurreikuspenen arabera, azken egunetan baino bi gradu gehiago igoko dira. Hori dela eta, 12:00etatik 17:00etara bitarte kaleko ekintzak ekiditea gomendatu dute, bai eta hidratazio egokia uneoro mantentzea ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide