Goizeko hamaiketan hasi zuten eguna. Umeentzat jolasak antolatu zituen Kirikiño aisialdi taldeak San Anton plazan. Ondoren, Matias Landaburura mugitu zen giroa, bertan egin baitzuten herri bazkaria. Ehunka langile eta bizilagun batu ziren bertan, eta Rakatapla elkartea arduratu zen otordua eskaintzeaz.
Gauean, aldiz, kontzertu eskaintza oparoa eskaini zuten. Juan Urrutia plazan egitekoak ziren emanaldiak, baina San Antonera mugitu behar izan zituzten azken unean, oholtzako azpiegituran jazotako arazo batzuen ondorioz. Hala, Cuatro Bancos, Gwa Ya eta Chiki Lorak girotu zuten gaua, eta Aiaraldeko Soinu Sistemako kideak arduratu ziren egunari azken notak jartzeaz.
Argazkiak: Tubacexeko langileak, Maddi Isasi Azkarraga eta Kirikiño Aisialdi Taldea