“Laudio Atletismo Kluba Espainiako atletismoaren gorenera eraman dugu, Tenerifeko Espainiako Pista Txapelketan”. Hala ziurtatu dute taldeko kideek sare sozialetan. Ez da gutxiagorako: Tomas Lasok 3. postua lortu du bertan, Master 55 kategorian, 5.000 metroko ibilbidean. Edu Frutosek, aldiz, 8. postua erdietsi zuen 1.500 metroko modalitatean.
Gainera, pozik egoteko arrazoi gehiago dituzte klubeko kideek, Koldo Ayesta eta Kepa Ibarretxe ere gailendu baitira asteburuan, Araiako eta Alonsotegiko lasterketetan, hurrenez hurren.
