Arabako herrien arteko torneoan txapela lortzeko zorian egon dira Herriaren klubeko kideak. Asteburuan jokatu ziren finalak, gaztetxoen, gazteen eta nagusien kategorietakoak. Gazteen kategorian garaipena lortu zuen Eskuza eta Sanchezek osatutako bikoteak, Gasteizko Ruiz eta Alavari 22-9 irabazita.
Baina Aiaraldeko gainontzeko jokalariek ez zuten zorte bera izan. Gaztetxoek 1-2 galdu zuten Gasteizen aurka. "Gasteizko aurrelariaren indarra, eta agian pilota biziegiak atera izana gure pilotarien kaltetan izan zen, ezin izan baitzuten partida eurei komeni zitzaien lekura eraman", azaldu dute Aretako klubeko kideek sare sozialetan, eta nabarmendu dute 5. aldiz jarraian geratu dira txapeldunorde kategoria honetan.
Paleta larruz partidan ere ez zuten gailentzerik izan. 27-35 galdu zuten Martinez eta Eguiak Bernedoko Agirre eta Herreroren aurka. 20. tantura arte aurretik joan ziren aiaraldearrak, baina ondoren "opari" ugari egin zituzten, klubeko kideen hitzetan.