Aiaraldeko udako argazki lehiaketa abian da jadanik

Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 08:00

Aurreko edizio batean jasotako irudia. / Ander Cormenzana

Bi kategoria eta sari egongo dira aurtengo edizioan eta irailaren 18ra arte egongo da aukera irudiak bidaltzeko. Publikoak erabakiko du zeintzuk izango diren argazki irabazleak.

Aiaraldea Komunikabideak #Udariklik udako argazki lehiaketa berria abiatu du eta lanak bidaltzeko modu ezberdinak egongo dira. Alde batetik, norberak izena eman eta irudia zein esaldia igo ditzake hemen.

Bestela, Instagram eta Twitter sare sozialen bidez @aiaraldea eta #udariklik aipatu daiteke argazkiaren argitalpenarekin batera. Beste aukera bat da Whatsapp eta Telegram aplikazioak erabilita bidaltzea lana 688 84 81 52 telefono zenbakira. Azkenik, erredakzioa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko parada ere badago.

Garrantzitsua da gogoratzea irudia ez ezik, esaldia ere gehitu behar dela, euskaraz, jakina.

Laudioko Fabrik tabernan 2 lagunentzat afaria, eta Ondarruko Arrigorri aterpetxean 2 lagunentzat gaua eta gosaria izango dira aurtengo sariak

Nahibeste argazkirekin parte har daiteke lehiaketan, ez baitago mugarik. Hori bai, zehaztu beharko da zein kategorian (Aiaraldea edo Mundua) irudiaren kokapena aipatuta.

Lehenengo saileko irabazleak Laudio Fabrik establezimenduan bi lagunentzat afaria eskuratuko ditu sari gisa. Bigarrenean, ordea, Ondarruko Arrigorri aterpetxean bi lagunentzako gaua eta gosaria izango da saria.

Parte hartzeko azken eguna irailaren 18a izango da, eta irailaren 19tik 25era bitartean egongo da indarrean bozketa fasea. Boto gehien jasotzen duten argazkiak izango dira garaileak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide