AIARALDEA HEMEN

Arciniega abizena Aiaraladea Hemen hamabostekariko protagonista

Erredakzioa 2022ko eka. 22a, 07:00
Arciniegatarrek hartu dute Hamabostekariaren portada. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 164. zenbakia, ikasturteko azken-aurrekoa. Elkarrizketa eta erreportaje ugari bildu, eta hainbat gai interesgarri jorratzen ditu agerkariak.

Kalean dago jada Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 163. zenbakia. Eduki interesgarri ugari lantzen ditu agerkariak bere 32 orrietan, eta hau izango da ikasturteko azkenaurreko hamabostekaria, udako oporren aurretik.

Uztailaren 9an Artziniegan ospatuko den Arciniega abizenaren topaketak eraman ditugu portadara. Izan ere topaketen zein abizenaren inguruko erreportaje zabala jorratzen du agerkariak. Erreportaje hori osagarritzeko gainera, Perutik etorritako bi arciniegatarren testigantzak jaso ditugu ere.

Athleticeko hauteskundeak

Ostiral honetan -ekainak 24-  Atheltic Clubeko bazkideek lehendakari berria hautatuko dute hiru hautagaien artean. Leopoldo Barañano eta Gaiza Aurtenetxe Ricardo Barkalaren hautagaitzako kideak dira, eta klubarentzako duten proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkiote Aiaraldea Komunikabideari.

Kirol kontuekin jarraituz, Laudioar Txirrindulari Elkarteko gazteek ere protagonismoa izango dute hamabostekariaren zenbaki berrian. Izan ere, Espainiako Kopan lehiatuko dira Aitana Alonso, Mirari Gotxi eta Jon Egia.

Bestelako erreportaje, kronika eta elkarrizketak ere irakurgai daude plazaratutako orrialdeetan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide