Tubacex taldeak bere historiako kontraturik garrantzitsuena sinatu du Abu Dabin eta 1.500 milioi euroko eskariak pilatu ditu

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 22a, 17:59

Abu Dabin presentzia biderkatuko du Tubacexek. / Ulises Icardi-Wikipedia

Enpresak berak jakinarazi du akordio horren bidez Arabiar Emirerri Batuetan lantegi berria eraikiko dutela eta 10 urtez 30.000 altzairu tona ekoiztuko dituztela herrialdearentzat.

Tubacex taldeak oharra zabaldu du gaur jakinarazteko bere etorkizuna, akziodunei dagokionez gutxienez, gero eta oparoagoa dela. Izan ere, Arabiar Emirerri Batuekin kontratua sinatu dute 10 urtez bere petrolio industriak behar dituen beharrak hornitzeko. Guztira, 30.000 altzairu tona ekoiztuko dituzte ADNOR enpresarentzat, hau da, herrialdeko petrolio konpainiarentzat.

Edonola ere, horretarako lantegia eraiki beharko du Tubacexek herrialde arabiarrean, OCTG teknologia izango duena. 100 milioi euroko inbertsioa ekarriko du horrek. Halaber, korporazioak iragarri du fabrika berriak 150 langileri beharra emateko gaitasuna izango duela eta 2024an egongo dela irekirik.

1.500 milioi euroko eskariak

Jakinarazi berri duten akordioari esker (bere historiako handiena), multinazionalak 1.500 milioi euroko eskarri zorroa metatu du jadanik. Hori lortzeko, Tubacexek bere presentzia biderkatu du munduan eta kontratuak sinatu ditu Petrobras edota Exxon bezalako enpresekin.

Horrez gain, kanpoko enpresak ere erosi ditu -Norvegian, esaterako- eta petrolio eta gasaren sektorean ez ezik, energia nuklearrean ere indartu du bere jarduera, ENF konpainia frantsesarekin akordioak erdietsita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide