Aiaraldeko bederatzi txirrindulari hautatu ditu Euskadiko Selekzioak hurrengo astebururako

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 23a, 17:20
Aiaraldeko hautatuak Euskadiko Selekzioarekin aritzeko. / AIala Txirrindularitza Elkartea

Aiaraldeko bost neska eta lau mutil lehiatuko dira Euskadiko maillotarekin Espainiako Txirrindularitza Txapelketan ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean.

Aiala Txirrindularitza Elkarteak balioan jarri nahi izan du aurten eskualdeko taldeek eta kirolariek lortutakoa. Izan ere, Aiaraldeko bederatzi txirrindulari lehiatuko dira Valladoliden hurrengo asteburuan Euskadiko Selekzioa ordezkatzeko. Horietako bost neskak dira eta beste lau mutilak:

  • Mirari Gotxi
  • Aitana Alonso
  • Lierni Aldaiturriaga
  • Lukene Trujillano
  • Olatz Camino
  • Jon Egia 
  • Hodei Muñoz
  • Peio Albizua 
  • Asier Beraza

Helburu horiek betetzeko, guztiek eskuratu behar izan dituzte garaipen esanguratsuak. Esaterako, Mirari Gotxik errepideko, gynkanako eta mendi bizikletako diziplinetako txapelduna izan da Euskadin, Jon Egiak beste bi txapelketa eskuratu ditu. Olatz Camino errepideko onena izan da eta Asier Beraza mendiko bizikletako proban gailendu da. Horrez gain, Hodei Muñozek edota Lukene Trujillanok badute esperientzia Espainiako Txapelketan.

Aiala Txirrindularitza Elkarteak azken astean azpimarratu du eskualdeko klubek lortutako emaitza positiboak, bereziki, aintzat hartuta gainerako taldeek, harrobia landu ordez, inguruko txirrindulariak fitxatzen dituztela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide