Atzo hasi zituzten Españica Etxea botatzeko lanak. Udalak urte hasieran abiatu zuen eraikina eraisteko prozesua. 69.999,56 euroko aurrekontua baliatuko du horretarako, eta helburua izango da espazioa "gutxieneko baldintza urbanizatuetan" uztea. Hainbat bide batzen dira gune horretan: Goienuri kalea eta Sagasti, Ellakuri eta Isasi auzoetako sarbideak. Horregatik, bideak zabalduko dituzte, gunearen irisgarritasuna hobetzeko.