Euskararen normalizazioa Aiaraldean

2023ko udal hauteskundeetara begira jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, hautagai euskaldunak sustatzeko

Txabi Alvarado Bañares 2022ko eka. 29a, 13:08

Bilerak egin ditu eragileak eskualdean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin, egitasmoa aurkezteko. Hautagaien zerrenda bakoitza puntuatuko du eragileak, hizkuntza irizpideak jarraituta. 

2023ko udal hauteskundeetara begira jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, euskararen normalizazioan urrats berri bat lortzeko asmoz. "Udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak. Udal langileekin batera, alkate eta zinegotziak dira pieza garrantzitsuena, herritarrek udalarekin dituzten harremanetan hizkuntz eskubideak bermatuta izan ditzaten", azaldu du eragileak. Gauzak hala, helburu jakin bati heldu nahi dio datorren urteari begira: hautagai euskaldunak sustatzea. 

Bilerak egin dituzte horretarako eskualdean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, OMNIA, Okondo Aurrera, Adie, Aiara Batuz eta Orain Amurrio. Dokumentu bat helarazi diete guztiei, 2023ra begira Kontseiluak abiatuko dituen ekimenen berri emateko. 

Alde batetik, hauteskunde zerrendetan hautagaiak euskaldunak edo euskaldun-hartzaileak diren adieraztea eskatu diete alderdi politikoei. “Transparentzia ariketa bat izateaz gain, herritarrok bozka eskubidea ahalik eta informazio osatuenarekin gauzatu dezagun ezinbesteko da”, nabarmendu du euskalgintza eragileak, eta aurreratu du hori egiten duten zerrendak “positiboki” baloratuko dituela publikoki, “euskaldun kopuruaren gainetik, informazioa emate hutsak euskarari balioa eta garrantzia ematea baitakar”.

Zerrenden puntuazioa

Horrez gai, hauteskundeetara aurkezten diren zerrenda guztiak puntuatuko ditu Euskalgintza Kontseiluak, jada argitaratu dituzte hizkuntza irizpide batzuk baliatuta. “Formula horren arabera, zerrenda batek ezingo du gainditu alkategaia erdaldun elebakarra baldin bada. Nota hori, noski, publiko egingo dugu”.

Ekimenera batzeko gonbita beste eskualdeei

Bukatzeko, antzeko ekimenak bultzatzeko gonbita luzatu diete Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetako eragileei. “Guztion bultzada behar dugu euskarak aurrera egin dezan, euskaldunok aurrera egin dezagun”.

Honakoa ez da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak udal hauteskundeei begira abiatzen duen lehen ekimena. Duela ia lau urte (aurreko hauteskundeen atarian) Ez we can´t kanpaina abiatu zuen: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide