Kalean dago ikasturteko azken Aiaraldea Hemen hamabostekaria. 165. zenbakiak Tertanga, Arakaldo, Areta, Luiaondo eta Ugarteko jai egitarau guztiak biltzen dituen gehigarri berezia dakar bere orrien artean. Agenda osatua ez ezik, jaien antolatzaileekin egindako elkarrizketak ere aurkituko ditu irakurleak bertan.
Eduki gehiago
Baina uztailean Aiaraldean ospatzekoak diren jaiak ez dira azken hamabostekariak lantzen duen gai bakarra. Bere 32 orrietan erreportaje eta elkarrizketa interesgarri ugari bildu ditugu: Aiaraldean hiltegi berria eraikitzeko proposamena edota Eneko Banderas motor gidariari eta Jugatx Jiashang Larrakoetxea xake jokalari gazteari egindako elkarrizketak.
Kirol arloan gainera, Aiala Txirrindulari Elkarteko denboraldiari birpasa egin dio Aiaraldea Komunikabideak, eta kadete mailako taldekide guztien fitxak bildu ditu, baita denboraldian lortutako emaitzen laburpena ere.
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki eta kaleetan, doan.