Eskualdeko 12 errepidetan berrituko ditu zoladurak Arabako Foru Aldundiak

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 11a, 12:40

Segurtasuna hobetzea da lanen helburuetako bat.

Oinarrizko sarean, bigarren mailako errepideetan eta auzo bideetan egingo ditu esku hartzeak Foru Aldundiak. 4 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira, 54 errepidetan, zehazki.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du hurrengo hilabeteetan 4 milioi euroko inbertsioa egingo duela Arabako errepide sarean. Guztira, 54 bidetan egikarituko dituzte lanak, kontserbazioa, mantenua eta segurtasuna hobetzeko asmoz, "zuloak, arrakalak eta deformazioak baitaude denbora igarotzearen, elurraren eta izotzaren ondorioz".

Berez, zoladurak hobetzeko obrak hainbat errepide motatan banatuko dituzte. Oinarrizko sarean, hau da, lurraldea egituratzen duten bideetan, esku hartze bakarra aurreikusi du Aldundiak Aiaraldean:

  • A-625: kilometro bat baino gehiagoko tarte osoa Saratxo industrialdeko sarbidearen eta A-624 errepidearekiko loturaren artean.

Edonola ere, obra gehienak bigarren mailako bideetan izango dira. Hala azaldu du erakunde publikoak: "bide zorua konpontzeko proiektu horietatik gehienak mendateetako bide tarteetan eta guneetan egingo dituzte, asko hondatu baitziren igaro den neguan, hotzagatik, elurragatik eta izotzagatik". Aiaraldean bi puntutan islatuko da inbertsioa. Horietako bat Bizkaian izango da, Urduñan, hain zuzen:

  • A-2522: Urkilloko bidegurutzearen eta Laudioren artean
  • A-2625: Burgosko eta Bizkaiko probintzien mugen artean

Azkenik, herri txiki eta ertainetan, Administrazio Batzarretan eta auzunean egingo diren hobekuntzak aipatu dituzte:

  • A-3632: Laudio eta Okondo artean

  • A-3641: Zuhatza eta Okondo artean

  • A-4603: Onsoñoko sarbidea 

  • A-4604: Lekamañako sarbidea

  • A-4608: Aloriako sarbidea

  •  A-4619: Ozeka eta Luxuko sarbidea

  • A-4620: Beotegi eta Kexaa artean 

  • A-4625: A-3626 errepidetik Erretes Tudelara

  • A-4906: Delikako sarbidea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide