C3 linean matxuratutako tren batek atzerapenak eragin ditu zerbitzuan

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 12a, 13:50

Basauriko tren geltokitik gertu matxuratu da trena. / Aiaraldea.eus

Tren bat matxuratu egin da C3 linean, "trenbidean zegoen harri baten aurka" jo ostean. 15 minutuko atzerapena dago tren-zerbitzuan, ADIFek jakinarazi duenez. 

Tren batek matxura izan du Bilbo-Urduña aldirietako C3 linean, Bidebieta-Basauriko tren geltokitik gertu. Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, trenak "trenbidean zegoen harri handi baten aurka" jo du, eta zerbitzua eten egin da.

Bidaiariak bagoietatik jaitsi eta trenbideetatik oinez abiatu behar izan dira Basauriko geltokira. Lekukoen esanetan, barrikada bat izan da trena geldiarazi duena. ADIFek ere adierazi du "trenbidean kokatutako oztopoek" eragin dutela arazoa. 

Bidaiari batek azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari berarentzat bistakoa zela bidean zegoena barrikada bat zela. Twitter erabiltzaile batek antzeko mezua zabaldu du:

ADIFek jakinarazi duenez, 15 minutuko atzerapenak daude tren zerbitzuan. Une honetan trenbidea garbitzeko lanetan ari dira. Beste erabiltzaile batek, aldiz, 15:00etan aipatu dio Aiaraldea Komunikabideari atzerapena jadanik ordu erdikoa zela.

16:00ak aldera ADIFek adierazi du arazoa konpondu dutela eta apurka-apurka normaltasunera itzuliko dela zerbitzua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide