DATUAK

Uztailean Aiaraldean inoiz erregistratutako tenperatura altuenak jazo ziren atzo, 42.9 gradurekin

Txabi Alvarado Bañares 2022ko uzt. 18a, 06:00
Alarma gorria piztuko da gaur Araban. / Euskalmet

42.9 graduko tenperatura erregistratu zen Gardeako eta Saratxoko estazio metereologikoetan, iazko hilabete bereko maximoa 2 gradutan gaindituta.

Uztailean Aiaraldean inoiz izandako tenperatura altuenak jaso zituzten atzo Gardea, Saratxo eta Orozkoko estazio metereologikoetan. 

Gardean 42.9 graduko maximoarekin jo zuten goia markagailuek. Iazkoa izan zen bertan erregistratutako uztailik beroena, 40.9 graduko errekorrarekin. 

Saratxon tenperatura langa bera neurtu zuten atzo. Bertan ere, 2022koa da orain arteko uztailik beroena, 41.5ko maximoarekin. 

Orozkon, aldiz, 41.7 gradutan hautsi zuten marka atzo neurgailuek. Aurreko uztailik beroena, aldiz, 2005koa izan zen, bertako estazioak 40.7 graduko errekorra erregistratu baitzuen urte hartako uztailean.

Hala ere, datozen ordu eta egunetan efemeride horiek gaindituko direla aurreikusi daiteke, tenperaturak are gehiago igotzea espero baita, Euskalmetek eginiko aurreikuspenen arabera. Hori dela eta, agintariek Alarma gorria aktibatu dute Araban, sute arriskuaren aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide